Haurrentzako tailerrak auzoetan, izen ematea asteartetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 4a, 03:00

Ikasturte berria asteko dagoenean, aurten ere Hernaniko Udalaren eskutik haurrentzako tailerrak jarri dituzte martxan. Tailerrak Hernaniko auzo ezberdinetan egingo dira eta bertan parte hartu ahal izango dute 6 urtetik 12ra bitarteko ume guztiek. Udalak jakitera eman du tailerretan izena emateko epea asteartean zabalduko dela eta hilaren 16ra arte luzatuko dela epe hori. Izena eman nahi duenak auzo elkarteetako bulego eta egoitzetara joatea besterik ez du. Tailer guztietarako inskripzioak doainik dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!