Monte Perdido mitikora ibilaldia Mendiriz Mendi elkartearen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 4a, 03:00

Ibilaldia irailaren 17 eta 18an izango da. 2.500 metrotik gora akanpatu eta Perdido igoko dute (3.355m).

Mendiriz Mendik asteburu pasa ederra antolatu du hilaren 17 eta 18rako Pirineotako goimendietan ohituta daunentzat. Perdido mendi mitikora igoko dira. Asmoa da ibilaldi bat egitea, Pineta bailaran hasi eta Ordesa parke nazionalean dagoen Torlan amaitzeko. Tarte horretan Monte Perdido igoko dute, 3.355 metrotakoa eta Pirineotako altuenetakoa. 2.500-2.900 metrotara akanpatuko dute Autobusa irailaren 17an, larunbata, aterako da Atsegindegitik eta hortik Pinetara joango dira zuzenean. Antolatzaileek jakinarazi nahi izan dute Pinetatik gora 2.000 metroko desnibela gainditu beharko dutela mendizaleek. Asmoa dute 2.500 eta 2.900 metro artean akanpatzeko eta horretarako beharrezkoa den materiala norberak eraman beharko du (dena arina, vivac zakua...). Monte Perdido igotzeko bertako glaziarra gurutzatuko dute eta horretarako kranpoiak eta pioleta beharrezkoak dira. Gainera, gailurrera bidean eskalatu beharreko tarte bat dago, baina eskalada erraza da. Izena emateko Ibilaldian parte hartu nahi duenak Mendiriz Mendi elkartearen bulegora jo dezake astelehen, ostegun eta ostiraletan edo 943332745 zenbakira deitu dezake izena emateko edo argibide gehiago eskatzeko. Inskripzioak 25 euro balio ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!