Buruz buruko Kronika pelota Txapelketan izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 4a, 03:00

Txapelketa urritik abendura bitartean jokatuko da. Irailaren 18 arte dago izen emateko aukera, Kronikan bertan. Bi bitako txapelketa urtarriletik aurrera izango da.

BURUZ buruko Kronika pelota txapelketako izen ematea zabalik dago irailaren 18ra bitartean. Urrian hasiko da txapelketa eta abendura arte iraungo du. Iaz bezalaxe 4 1/2 aren barruan jokatuko da txapeleketa, Tilosetako pelotalekuan. Izena emateko Hernaniko Kronika bertatik pasa behar da. Prezioa: 5 euro. Parte hartzeko baldintzak dira: 18 urtetik gora izatea eta hernaniarra izatea. Gehienez 24 pelotarik hartuko dute parte. Sailkapen ligila Txapelketa sailkapen ligila batekin hasiko da. Ligila honek esango du zein pelotarik egingo duten aurrera eta hortik aurrerakoa kanporaketa moduan jokatuko da. Egutegia parte hartzaile kopuruaren arabera egingo da eta parte hartzaileei emango zaie txapelketa hasi aurretik. Hori bai, hasiera urriaren 1ean izango da eta finala abenduaren 17an jokatuko da, ezeren okerrik ez dela. Iaz goizuetarrak Hernaniarrez gain Hernanin ibiltzen diren inguruko herrietako jendeak ere hartzen du parte txapelketan, eta iaz, Josu Narbarte eta Josu Apezetxea goizuetarrak gelditu ziren aurren-bigarren. Bi bitakoa urtarrilean Buruz buruko Kronika esku pelota txapelketak aurten du bigarren edizioa, baina, bada lehenagotik jokatzen den beste txapelketa bat: Kronikako bi bitako pelota txapelketa. Buruz burukoa bukatzearekin batean hasiko da bi bitako txapelketa, eta izen ematearen berri emango dugu Kronikan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!