JUBILATU Etxeko taberna eta jatetxea orain gutxi hartu dute Julen Capdequik eta Juncal Andueza senar emazteek. Lanean harrapatu ditugu, nola ez, baina hala ere tartetxo bat egin digute Jubilatu Etxeko zerbitzu horiek nola eramango dituzten azaltzeko.
JUBILATU Etxeko taberna eta jatetxea orain gutxi hartu dute Julen Capdequik eta Juncal Andueza senar emazteek. Lanean harrapatu ditugu, nola ez, baina hala ere tartetxo bat egin digute Jubilatu Etxeko zerbitzu horiek nola eramango dituzten azaltzeko.
Jatetxea urrira arte ez
da irekiko
Azaldu digutenez irailak 1ean hasi ziren lanean eta pasa den asteburua izan dute lehenengoa, horregatik zer etorriko zain daude oraindik. Hala ere, urrira arte ez dute jatetxea irekiko eta tabernaz eta atezaintza lanetaz arduratuko dira oraingoz.
Julenek esperientzia asko dauka ostalaritza munduan, familiatik baitatorkio ofizioa eta urte mordoa darama horretan lanean, baina afizioz pintorea dela esan digu. Juncalek berriz urte gutxiago daramatza eta tabernaz arduratuko da batez ere.
Eguneko menuak eta
pintxoak
Tabernarako ordutegi berbera mantenduko dute 10:00etatik 21:00etara eta astean behin jai hartuko dute, astegunean. Jatetxean eguneko menuak emateko asmoa dute eta platerak betikoak izango dira, denetarik. Hala ere, esan digutenez pintxoak dira beraien espezialidade, batez ere kroketak eta mejiloi beteak.
Jatetxeak 40 lagun ingururentzako lekua du eta behar izanez gero lan egiteko beste pertsona bat hartuko dutela adierazi digute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!