gALARRETAN buruz buruko final haundia jokatu zuten atzo Ezkurrak eta Lizasok. Ezkurra faborito zen eta berak irabazi zuen bederatzigarren aldiz txapela, Lizasori 35-27 irabazita.
gALARRETAN buruz buruko final haundia jokatu zuten atzo Ezkurrak eta Lizasok. Ezkurra faborito zen eta berak irabazi zuen bederatzigarren aldiz txapela, Lizasori 35-27 irabazita. Finala ikusgarria izan zen, baina ez lehengo urtekoa bezain beste. Ezkurra bere sakeaz baliatu zen Lizaso garaitzeko, nahiz eta azken honek peloteoan txapelduna baina gehiago dela erakutsi zuen.
Bukaeran, Koteto Ezkurra pozik zen eta sakean jarri zuen garrantzia: ´Sakeak erabaki du, nik ondo sakatu dudalako eta berak ez, hala ere, Lizaso defentsan hobe egon da`. Lizasok pena zuen: ´Pena bat da, baina borrokan jarraitu beharra dago hurrengo urtean hor egoteko`, zioen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!