Hernanik galdu egin zuen Arrasateren kontra lehen partiduan

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 4a, 03:00

1-3 egin zuten partidu amaieran, baina hernaniarrek ez zuten itxura txarrik eman.

HERNANIK ezin izan zuen atzokoan denboraldiko lehenengo partidua eskuratu eta 1-3 galdu zuen Arrasateren kontra Zubipen atzo arratsaldean jokatu zuten partiduan. Lehenengo ordu erdia bikain jokatuta Hernaniarrak indartsu hasi ziren eta lehenengo ordu erdian bikain jokatu zuten. Gola sartzeko aukera haundiak izan zituzten etxeko mutilek baina ezin izan zuten baloia kontrarioaren porterian sartu. Arrasate ordea, lehenengo denboraren azken zatian gola sartuta iritsi zen atsedenaldira. Bigarren denboraren hasierako minutuetan jokoa asko bizitu zen eta Joseba Portillok gol ederra sartu zuen areatik kanpo. Arrasatek segituan erreakzionatu zuen eta minutu eskas batera bat eta bikoa sartu zuen. Hala ere Hernaniarrek bigarren denboran aukera gehiago izan zituzten baina ez zuten baloia erabat menderatu eta arrasatearrek kontraerasoan beste gol bat sartu zieten partidua amaitu baina ordu laurden lehenago. Taldeko arduradunek ez dute balorazio txarrik egin eta lehenengo ordu erdi horrekin geratu nahi dute: ´Bi edo hiru akats txikirengatik etorri zaizkigu golak. Baina lasai egon behar gara, lehenengo partidua besterik ez da eta`, diote. Datorren partidua ostiralera aurreratu dute Datorren partidua ostiralera aurreratu dute jai delako. Partidua Beriyoren kontra izango da Antiguon duen futbol zelaian eta arratsaldeko 17:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!