Angel Olaranen esker ona Etiopiatik

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 3a, 03:00

Lagun maiteok: Gure umeen aldeko bazkarian parte hartzeko aukera izan dut: ikusi dut bideoa. Hunkitu egin nau zenbatek parte hartu duzuen ikusteak eta izan duzuen giroak. Egitan diotsuet horrek emandako diruak adina balio duela. Badakit gure umeetan gehiago pentsatu zenutela janaren kalitatean baino, ona zegoela dudik egiten ez dudan arren. Ekonomia orokorrean, horrelako ekimen batek ez du eragin haundirik, baina herri arteko mailan, komunidadeetan, arnas haundi bat da, gizatasunaren aldeko apostua da. Garantia bat da pertsona batzuk beste batzuen arazoen aurrean zirrara sentitzen dutela jakitea, nahiz ezezagunak izan, familia berekoak dira, etnia, kultura, erlijio eta nazionalitateen gainetik. Entzun izango duzue Herrialde Haundiek zorra barkatu dietela Herrialde Txikiei, ia herrialde izatera iristen ez direnei. Poztasun haundia azalduta egin dute, satisfakzio aurpegiz... ez dute urteetan egindako kalte guztiarengatik barkamena eskatzeko fintasunik izan, eta ezta oso berandu erreakzionatu dutela esateko ere, zenbait ONGk luzaroan eskatu dutena izanagatik ere. Edo zor horietako asko armamentua saltzeagatik izan direla eta sal-erosketa horiek Herrialde Haundien ekonomia indartsuak indartzeko balio izan dutela. Eta gertatzen diren beste egoera asko, Herrialde Pobreak gero eta pobreago izatea lortzen dutenak. Horregatik, zuena bezalako ekimenek beharrezkoak izaten jarraitzen dute. Antton difuntuaren karretilari tiraka aritzen laguntzen digute. Badakit asko izan zaretela modu berezi batean mugitu zaretenak bazkaria egin zedin; eta horren aldeko donazioa eman duten instituzioak izan direla. Banaka-banaka eskertzea gustatuko litzaidake. Horrela nahita egiten dut. Dagoeneko 1.400 dira gure inguruan dauden neska-mutilak, eta gero eta gehiago inguratzen dira tuberkulosi eta IHESAk afektatuak. Guztion izenean, nire eskerrik beroena azaldu nahi dizuet. Besarkada haundi bat Angel Olaran (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!