u ATLETISMOA -Beteranoentzako munduko txapelketa Bost hernaniar Maratoian gaur, txapelketako azken egunean

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 3a, 03:00

Goizeko 08:30etan irtengo da maratoia Donostiako estadiotik. Hernanin ere gaur izango dira azken probak. Miguel Angel Garinek 12garren egin zuen luzera saltoan.

GAur bukatuko da Beteranoentzako Atletismoko Munduko Txapelketa eta bost hernaniar izango ditu Maratoi frogan. Idoia Esnaolak E35ean konpetituko du; Eva Esnaolak E40ean; Ketxus Garin eta Paco Gallegok G45ean eta Felipe Agirrezabalak G50ean. Miguel Angel Garin izan da azkena konpetitu duen hernaniarra, eta luzera saltoan 12garren egin zuen, 5,03 metroko saltoa eginda. Hernanin gaur (Antziolako kirol pistan) 08:30 Mailu jaurtiketa (G45). 09:40 Pisu jaurtiketa (G45). 09:40 Mailu jaurtiketa (G40). 10:50 Pisu jaurtiketa (M40). 10:50 Disko jaurtiketa (G45). 12:00 Disko jaurtiketa (G40). 13:00 Jabalina (G40). 14:00 Mailu jaurtiketa (G45). 15:00 Jabalina (G40). 16:00 Mailu jaurtiketa (G40). 17:15 Mailu jaurtiketa (G35). 17:45 Pisu jaurtiketa (G35). 18:15 Disko jaurtiketa (G35). 18:45 Jabalina (G35). 15:15 Mailu jaurtiketa (G35). Hernaniarrak gaur: p Maratoia V Goizeko 08:30etan Donostiako estadioan Idoia Esnaola «Nire bosgarren maratoia da» Hau da nik korritzen dudan bosgarren maratoia eta 4 ordutatik jaistea da nire helburua. Orain, 4:03 ordutan daukat marka. Maratoi batean momentu onak eta txarrak pasatzen dira eta faktore asko daude: eguraldia, gorputzaldia... Eva Esnaola «Ez dut helburu zehatzik jarri» ONDO prestatu naiz eta azken aste honetan lasaixeago ibili gara, gorputzak astindu haundia ez hartzeko. Marka 3:11ean daukat, baina ez diot nire buruari helburu zehatzik jarri, karreran nola sentitzen naizen ikusi behar dut lehenago. Ketxus Garin «Probatzeko aterako naiz» IZORRATURIK nago kadera batetik eta oraindik ez dakit bukatu ahal izango dudan. Nire asmoa da maratoian ateratzea eta kilometro batzuk egitea probatzeko. Egia esan lastima da, lau hilabetez etengabe entrenatu baikara maratoi honetarako. Felipe Agirrezabala «Uda luzea eta beroa izan da» UDA luzea izan da eta egun askotan bero gehiegi egin du ondo entrenatu ahal izateko. Horregatik, ez dakit nola erantzungo dudan maratoi honetan, ez baitut tesik egin. Ondoan beste korrikalariak ikusi arte ez dut erreferentziarik izango konparatzeko. Paco Gallego «Ondo ikusten dut nire burua» NIK ondo ikusten dut nire burua, gogor entrenatu naiz sei hilabetetan: hasieran kilometro gutxiago egin ditut entrenamenduetan eta gero kilometroak gehituz joan naiz. Nire marka 3:35ean dago eta ez dakit gaindituko dudan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!