Etxerat elkarteak enkartelada egingo du gaur, arratsaldeko 20:00etan, Gudarien plazatik irtenda. ´Errepresaliatu guztien eskubideak aldarrikatu eta defendatzeko` egingo dute enkartelada eta Etxeratek dei egin die bat egiten duten herritar guztiei parte hartzera. Bestalde Arantzazu eguna dela eta, santutegi aurrean, 11:00etan, egingo den kontzentraziora ere deitu du Etxeratek, euskal presoen eskubideen alde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!