Agin Rezola eta Beñat Gaztelumendi Lizardiko finalera

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 2a, 03:00

Bertsolari gazteentzako Lizardi txapelketa ari dira jokatzen Zarautzen eta Hernaniko bertso eskolako bi kide finalean izango dira. Beñat Gaztelumendi añorgarra da bata, bere taldean aurrena geratuta pasa baita finalera, eta Agin Rezola astigarragatarra bestea, honek ere bere saioa irabazita egin baitu aurrera. Hernaniko Bertso Eskolako Joxe Angel Aranburu ere finalaurrekoetan izan da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!