Hernanik bihar hasiko du denboraldia, Arrasate taldearen kontra, Zubipen, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Aurredenboraldiko azken partidua asteazkenean jokatu zuen Hernanik eta Usurbili 3-0 irabazi zion. Hernaniko taldea animoz gainezka dago liga hasierarako, aurredenboraldiko azken 3 partiduak irabazi egin baititu eta orain maila horri eutsi beharko dio ligan ere. Biharko partiduak garrantzia haundia izan lezake, liga hasierak zehaztuko baititu gerorako helburuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!