Bihar egingo den maratoian bost hernaniar izango dira.
Asteartean izan ziren atletismoko mundialean 1.500 metroko final erdiak. Bertan parte hartu zuten Hernaniko bi atletek, Agustin Barriok eta Jose Mari Muruak. Biak gogor saiatu ziren finalerako pasea lortzen, baina ezin izan zuten. Agustin Barriok Lasarteko krossetik zekarren lesio baten ondorioz karrera utzi behar izan zuen. Muruak berriz, ezin izan zuen lehenego hiruen artean sailkatu.
Bestalde, atzo jaurtiketa frogek jarraitu zuten Hernanin eta gaur ere froga ugari daude antolatuta egun osorako.
Maratoia bihar, mundialeko azken egunean
Bihar bukatuko da Beteranoentzako Atletismoko Munduko Txapelketa. Maratoiak emango dio amaiera txapelketari eta bertan bost hernaniarrek parte hartuko dute, 42,2 kilometroak korritzen: Idoia Esnaola, Eva Esnaola, Ketxus Garin, Paco Gallego eta Felipe Agirrezabala. Josetxo Etxeberriak azkenean ez du parte hartuko lesionatuta dagoelako.
Hernanin gaur (Antziolako kirol pistan)
08:30 Mailu jaurtiketa (E75+).
09:15 Pisu jaurtiketa (E75+).
09:15 Mailu jaurtiketa (E70).
10:00 Disko jaurtiketa (E75+).
10:00 Pisu jaurtiketa (E70).
10:45 Disko jaurtiketa (E70)
11:30 Jabalina jaurtiketa (E75+).
12:15 Mailu jaurtiketa (E75+).
12:15 Jabalina jaurtiketa (E70).
13:00 Mailu jaurtiketa (E70).
13:45 Mailu jaurtiketa (E65).
14:30 Pisu jaurtiketa (E65).
14:30 Mailu jaurtiketa (E60).
15:15 Disko jaurtiketa (E65).
15:15 Pisu jaurtiketa (E60).
16:00 Disko jaurtiketa (E60)
16:45 Jabalina jaurtiketa (E65).
17:30 Mailu jaurtiketa (E65).
17:30 Jabalina jaurtiketa (E60).
18:15 Mailu jaurtiketa (E60).
19:00 Mailu jaurtiketa (E50).
19:40 Pisu jaurtiketa (E50).
20:20 Disko jaurtiketa (E50).
21:00 Jabalina jaurtiketa (E50).
21:40 Mailu jaurtiketa (E50).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!