Helduentzako Eskolan matrikula zabalik

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 2a, 03:00

Astelehenetik ostiralera, 10:00-12:00etara eta 17:00-19:00etara dago izena emateko aukera. Aukera zabala eskaintzen du Helduen Hezkuntza Zentroak, ikasketa maila desberdina duen jendearentzat.

Helduen Hezkuntza Zentroak atzo zabaldu zuen izen ematea, 2005-2006 ikasturterako. Aukera zabala eskaintzen du helduentzat eta norberak dituen ikasketen araberako kurtsoak daude. Ikasketak euskeraz edo gazteleraz egiteko aukera dago. Ikasketak doain Helduen Hezkuntza Zentroak eskaintzen dituen ikasketa guztiak debalde dira, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren ikastetxe ofiziala izaki. Ikasturtea bi lauhilekotan banatua daukate: irailetik-otsailera eta otsailetik-ekainera. Goizez, arratsaldez eta gauez ikasteko aukera dago, bakoitzaren aukeren arabera moldatu ahal izateko. Izen ematea Astelehenetik ostiralera dago izena emateko aukera, Antziolan bertan, goizetan 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldetan 17:00etatik 19:00etara. Informazio gehiago nahi duenak berriz, bertatik pasa edo bertara deitu lezake: 943 33 53 18. Bigarren hezkuntzako graduatua ez dutenentzat: - Idazten eta irakurtzen ikasi. - Ezagutza matematikoak berritu. - Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu. - Komunikatzeko trebeziak hobetu. - Euskara ikasi: euskalduntze edo alfabetatzea. - Ingelesa ikasi: oinarrizko maila. - Informatika ikasi: hasierako urratsei buruzko ikastaroa. Oinarrizko titulazioa baduzu: - 25 urtetik gorakoentzako Unibertsitaterako Sarrera Proba. - Goi Mailako Moduloetako Sarrera Froga. - Informatika, ingelesa eta euskera. - Atzerritarrei gaztelania irakasten zaie. - Beste zerbait nahi duenak kontsultatu web orria: www.elkarrekin.org/web/epahernani.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!