Aurreko urtean arazo dezente izan zituen futbol taldeak: jende gutxik eman zuen izena denboraldirako eta taldeak ezin izan zuen ondo aritu urte osoan. Partidu gehienak galdu egin zituzten, jokalari gutxirekin aritzearen ondorioz. Aurtengo denboraldian arantza hori atera egin nahi du Hernaniko emakumeen futbol taldeak. Iazkoa hobetzea izango da aurtengo helburu nagusienetakoa beraz, Marcos Trejo taldeko entrenatzaileak Kronikari esan dionez. Emakumeen futbolaren errebindikazioa egitea ere badago hala ere Trejok Kronikari azaldu dizkion helburuen artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!