Gaur arratsaldeko 18:30etan da denboraldiko lehen entrenamendua. Errugbian ibiliei eta ibili gabeei dei egin diete.
Infantil, alebin, benjamin eta aurrealebinentzat entrenamenduak gaur hasiko dira Landaren, 1991tik 1998ra bitartean jaiotakoentzat. Aurreko urteetan ibilitakoei eta kirol hau lehenengoz probatu nahi duten gazte guztiei dei egin die errugbi elkarteak gaurko entrenamendura.
Gaurkoa izango da 2005-2006 denboraldiko lehenengo entrenamendua eta urtean zehar ostiral eta igandeetan izango dira entrenamenduak: ostiraletan 18:30etan eta igandetan 10:00etan. Partiduak igandeetan izango dira. Errugbian jokatu nahi duten gazteek gaur azaldu besterik ez dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!