Oier Mendizabalek igandean jokatu lezake berriz ere, behatza ondo badu

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 31a, 03:00

OIER Mendizabal atzelari hernaniarrak pitzatu txiki bat du ezkerreko eskuko behatz batean eta aste honetan bertan egingo du proba frontoietara bueltatu edo ez erabakitzeko. Dirudienez Zarauzko jaialdiko azken tantoan hartu zuen min, baina garrantzia haundiegirik eman ez eta beste bi partidu jokatu zituen ordutik. Donostiako jaialdian jokatzekoa zen Mendizabal baina ezin izan zuen eta aste honetako frogatan hobekuntza nabarmentzen badu litekeena da datorren igandean frontoiratzea berriz ere, Beloradon.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!