‘Gorka 1000 Voltio’ musika jartzen gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 18a, 03:00

Gaur, 18:00etatik 20:00etara Tilosetan Nu Disco musika entzuteko aukera izango da (house eta broken beats erritmoetan oinarritutako musika, soul ahotsarekin), Gorka 1000 Voltio disko jartzailearen eskutik. Igandeko sargorien 27garren emanaldia izango da gaurkoa, jendeak normalean entzuten ez duen musika entzuteko helburua duena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!