Beteranoentzako atletismo probak aurrera dijoaz eta atzoko deskantsuaren ondoren gaur probak izango dira berriz ere Antziolako kirol pistan. Goizeko 09:00etan hasiko da lehen froga 75 urtetik gorako mailu jaurtitzaileekin eta arratsaldeko 19:30etan hasitako frogak errematatutako du eguna, 70 urtez gorako mailu jaurtitzaileekin. Hernaniarrei dagokienean, gaur ez dute probarik izango bertako kirolariek eta bihar Miguel Angel Garin ariko da luzera saltoan.
Hernanin gaur (Antziolako kirol pistan):
09:00 Mailu jaurtiketa (E75+), 10:30 Mailu jaurtiketa (E70); 11:45 Mailu jaurtiketa (E65); 13:15 Mailu jaurtiketa (E60); 14:45 Mailu jaurtiketa (E55); 16:15 Mailu jaurtiketa (G80+);
18:00 Mailu jaurtiketa (G75); 19:30 Mailu jaurtiketa (G70).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!