Errugbi eskolak ostiralean hasiko ditu entrenamenduak

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 31a, 03:00

Infantil, alebin, benjamin eta aurrebenjamin guztiei dei egin die errugbi elkarteak ´errugbia ezagutzera`.

Errugbi eskolako entrenamenduak datorren ostiralean hasiko dira Landaren, arratsaldeko 18:30aetan, 2005-2006 denboraldia prestatzeko. Errugbi elkarteak iaz ibilitako gazteei eta bereziki kirol hau lehenengoz probatu nahi duten infantil, alebin, benjamin eta aurrebenjamin guztiei dei egin die azaltzera, alegia 1991tik 1998ra artean jaiotako gazte guztiei. Denboraldian zehar astean bi entrenamendu izango dituzte errugbi eskolakoek: ostiraletan 18:30etan eta igandetan goizeko 10:00etan. Partiduak igandetan izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!