Errugbi elkarteak jokalari izandakoei, adiskideei eta lankideei bilerara azaltzeko deia egin die. Bihar, 19:30etan, Landaren.
zerbeza feria antolatu du aurten ere errugbi elkarteak, Udalaren laguntzarekin, eta irailaren 8tik 11ra izango da Tilosetan. Garagardo mota desberdinak hartu eta kodiloa eta saltxitxak jateko aukera izango da bertan. Horrelako azoka batek lana ere erruz izaten du eta lan taldeak prestatzeko bilera bihar izango da Landaren, arratsaldeko 19:30etan. Errugbi elkarteak dei egin die jokalari izandakoei, adiskideei eta lankideei, bilerara azaltzeko.
Bigarren edizioa
Aurtengoa garagardo azokaren bigarren edizioa da. Iazko erantzunarekin gustora gelditu ziren errugbi elkartekoak eta aurten ere egitea erabaki dute. Ostegunean zabalduko da, bihar zortzi; arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera azokari. Ostirala, larunbata eta igandean eguerdiko 13:00etarako zabalik izango da garagardo azoka eta goizeko 01:00etan itxiko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!