Jakinminak bultzata

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 31a, 03:00

Galdera ia derrigorrez egin beharrekoa zen: Zerk bultzatu ditu bi hernaniar oporrak beste turista europarren moduan pasa beharrean Boliviako errealitatea bere gordintasun osoan ezagutzera? Elias eta Ibaiek oso argi dute erantzuna: ´Jakinminak noski. Herri txirotu (ez txiro) honen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko gogoak ekarri gaitu`. Joan aurretik bazekiten hango egoera ez zela ona eta behin hara iritsita konfirmatu egin dute. ´Egunerokotasunak baieztatu digu: umeak kalean jo eta ke lanean, aiton-amon zaharrak kalean eskean, langileak lanean ordu asko sartzen...`. Ez da ez panorama polita Bolivian aurkitutakoa. Esperantzarako tartea ere bada ordea: ´Egoera aldatzeko jatorrizko herriek (Quechuak, Aymarak, Guaraniak...) hartutako konpromisoa miresten dugu eta beraien borroka eta duintasuna bihotzean eramango dugu beti`. Bolivian pasako dituzten azken egunak beraien kasa ibiltzeko hartu dituzte. Bizikletan ibilaldi bat egingo dute, merkatuak ikusiko dituzte eta denbora badute Achacachira joango dira. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!