Rosi Talavera, Miguel Angel Garin eta Joxe Mari Murua, goiko muturrean

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 30a, 03:00

5.000 metroan eta altuera saltoan egin berri dituzte beren frogak. Gaur ez da frogarik Hernanin.

Hernaniarrak goiko muturrean jarraitzen dute Beteranoentzako Munduko Atletismo Txapelketan. Rosi Talavera Hendaian bizi den hernaniarrak 9garren egin zuen 5.000 metroko frogan, 40 urtetik 45 urtera artekoetan. Bere denbora 18:38 izan zen. Gizonezkoen frogan 6garren egin zuen Joxe Mari Muruak, 60 urtetik 65 urtera artekoetan, 19:13ko denborarekin. M. A. Garin altueran Miguel Angel Garin hernaniar atleta ere sartu da konpetizioan eta igandean izan zuen altuera saltoko froga. Metro bat eta 54 zentimetro saltatu zituen eta 9garren postuan gelditu da. Horrez gain, atzo ere bazuen 100 metro hesietako froga. Hala ere, etzi izango du bere burua indartsuen ikusten duen froga, luzera saltokoa. Ea orain artean bezain fin ibiltzen den. Gaur frogarik ez Gaur ez dute frogarik hernaniar kirolariek. Hurrengoa Miguel Angel Garin izango da ostegunean eta ostiralean Oskar Garin ariko da salto hirukoitzean eta Agustin Barrio, Joxe Mari Murua eta Joxe Mari Garin 1.500 metroetan. Bestalde, Antziolako kirol pistan ere gaur ez da izango frogarik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!