AEK euskaltegiak tailerrak antolatu ditu irailerako

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 30a, 03:00

Ikastaroak astean hiru egunetakoak dira: bi egunetan gaia gelan landuko dute eta hirugarrenean irteera izango da.

Hernaniko AEK euskaltegiak tailerrak antolatu ditu ´ikasturte berria dator eta oporretan ahaztutakoari astindua emateko`. Astean tailer bat landuko dute hiru egunetan: bi egunetan gaia bera landuko dute gelan eta hirugarren egunetan irteera bat egingo dute edo euskaltegitik kanpoko lagunen bat joango da tailerrak ematera. Aurreko urteetan landu izan dituzten gaiak izan dira: nekazaritza ekologikoa, sendabelarrak, Hernaniko historia, diseinua, zinema... eta abar. Egutegi eta ordutegia adostu Tailerren egutegia eta ordutegia denen artean adostuko dituztela jakitera eman dute Hernaniko AEK euskaltegitik. Informazio gehiago nahi duenak euskaltegira bertara deitu: 943 55 78 79.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!