Ostegunean zabalduko da aurrematrikula Biteri kultur etxeko 30 ikastaroetan

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 30a, 03:00

Irailaren 1etik 6ra izango da aurrematrikula egiteko aukera. Hilaren 8an egingo da zozketa eta matrikulazioa 14tik 19ra egin beharko da.

Abuztua azkenetan da eta irailarekin batera hasiko da ikasturte berria, herriko hainbat eta hainbat lekutan. Biteri kultur etxeko ikastaroetarako aurrematrikula ere etzi irekiko da eta aurten 30 ikastaro desberdin izango dira aukeran. 17 gai desberdinen bueltako ikastaroak dira, baina, 30 taldetarako eskaintza egin du Biteri kultur etxeak, hastapeneko eta sakontzeko ikastaroak kontuan hartuta. Izen ematea asteartera arte Ikasturte berrian ikastaroetan parte hartu nahi duenak osteguna, ostirala, astelehena eta asteartea izango ditu izena emateko, irailaren 1etik 6ra. Izena emateko ordutegia goiz eta arratsalde izango da: 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Zozketa, hilaren 8an Izen eman duen jende kopurua ikastaroetan dauden lekuak baino haundiagoa den kasuetan zozketa egiten dute Biteri kultur etxean, onartutakoen zerrenda osatzeko. Zozketa irailaren 8an egingo dute aurten, eguerdiko 12:00etan Biterin bertan. Onartutakoek irailaren 14tik 19ra izango dute izena emateko aukera. Jende kopurua gora Urte asko dira Biterin ikastaroak hasi zirela, eta bertatik jakitera eman digutenez gora egin du parte hartzen duen jende kopuruak. Iaz, 400dik gora lagun izan ziren ikastaroetan eta aurten ere buelta horretan izango dira, normalean. Gantxorik gehien duten ikastaroak yoga eta tai-chikoak dira eta argazkigintza, egur taila eta antzerkian ere jende dezente apuntatu zen iazko kurtsoan. Aurten, ikastaro berri bat ere izango da hip-hop-a ikastekoa. Horrez gain, maketak egiteko ikastaroa ere bere gain hartu du aurten Biterik. Iaz belenista elkarteak eman zuen ikastaroa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!