Mailu jaurtiketa Antziolan eta Miguel Angel Garin hesietan gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 29a, 03:00

Antziolako atletismo pistan gaur ere izango dira frogak. Goizeko 09:00etatik hasita mailu jaurtiketa frogak izango dira eta 40 urtetik hasi eta 70 urte bitartera arteko atletak bilduko dira. Miguel Angel Garin 100 m hesietan Miguel Angel Garinek gaur 100 m hesietako finalerdian parte hartuko du, 50-55 urte arteko kategorian. Miguel Angel Garinek, Kronikari azaldu dionez, ilusio haundiz dago froga honetako finalera pasatzeko eta itxaropena ere badu: ´Finalean sartzeko esperantza badut baina horretarako dena ondo egin beharko nuke` azaldu du. Froga arratsaldeko 17:30etan izango da Anoetako miniestadioan. Atzo altuera jauziko frogan 9garren postua egin zuen, 1, 54 metro eginda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!