Umeentzako festa izango dute bihar larunbata Zikuñaga auzoan, goiz eta arratsalde.
Goizetik jolasak izango dira auzoko kirol pistan. Iaz ume eta guraso mordoa bildu zen goizeko festara eta denak aritu ziren jolasean: sagar jateko jokoan, aulki dantzan... arratsaldean, Shambo eta konpainia pailazo taldea izango da eskola zaharreko arkupeetan eta segidan txokolatada izango dute guztiek, egunean zeharreko goseak asetzeko. Badira urte batzuk Zikuñagako festak bukatu zirela, eta auzo elkarteak umeen festa berreskuratu du azken urteetan. Aurten ere arrakasta izatea espero dute.
Biharko egitaraua
11:00etan, Umeentzako jolasak.
17:00etan, Shambo eta Konpainia pailazoak.
18:00etan, Txokolatada.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!