Patagoniara ordenagailu klaseak ematera joateko izen ematea gaur bukatuko da

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 9a, 03:00

Haurralde fundazioak antolatuta eta Hernaniko Udaleko Kooperazio Arloaren laguntzarekin, Argentinako Patagonian informatika ikastaroak emateko aukera dago. Ikastaroak lurralde horretako behartsuenei ematea da asmoa. Orain arte jendeak eman du izena, baina, hernaniarra izan eta informatika kontrolatzen duen inor gutxik deitu duela jakitera eman dute Kooperazio Arlotik. Perfil hori bete eta Patagonian 6 hilabeteko lana gustoko duenak gaur du aukera izena emateko (94 246621 telefonoan edo ONG@haurralde.org helbidean).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!