Cadem laukoteak biolin eta biolontxelo kontzertua eskainiko du gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 28a, 03:00

CHILLIDA Lekuko musika hamabostaldiak gaur izango du azken saioa, Cadem laukotearen emanaldiarekin. Laukotea osatzen dute: Catalin Bucataru eta Daniel Frances biolinjoleek, Miriam Riquelme biolajoleak eta Elva Trullen violoncelojoleak. Kontzertua 19:00etan hasiko da, baina ordu bete lehenago kontzertuaren aurkezpena egingo dute. Kontzertu honetan Pablo Sorozabal, Dmitri Shostakovich eta Jose Maria Usandizagaren obrak interpretatuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!