BETERANOENTZAKO munduko txapelketa aurrera doa eta gaur ere izango da zer ikusia Antziolako pistan. Goizeko 09:00etan hasita mailu jaurtiketa saioak izango dira egun guztian zehar: 50 urtetik hasi eta 80 urtetik gorako atletak ariko dira.
Txapelketa honetan 12 hernaniar dabiltza eta gaurkoan Miguel Angel Garinen txanda izango da. Altuera saltoan ariko da, 50-55 urte arteko gizonezkoen kategorian. Miguel Angel Garin gogor entrenatu da mundial honetarako eta zorterik badu gaur jasoko ditu egindako lanaren emaitzak. Helburua du aurreneko zortzien artean geratzea.
Hernanin gaur
Antziolako kirol pistan:
09:00 Mailu jaurtiketa. (G80+).
10:45 Mailu jaurtiketa. (G75).
12:30 Mailu jaurtiketa. (G70).
15:30 Mailu jaurtiketa. (G55).
16:45 Mailu jaurtiketa. (G55).
18:15 Mailu jaurtiketa. (G50)
19:30 Mailu jaurtiketa. (G50)
HERNANIARRAK GAUR
Miguel Angel Garin
p Altura saltoa (G-50) Igandea, arratsaldeko 16:30etan Donostiako estadioan
«Urte osoan aritu naiz Munduko Txapelketarako prestatzen»
Miguel Angel Garinek urte osoa darama Beteranoen Munduko Txapelketarako prestatzen. Gaur, arratsaldeko 16:30etan hasiko du konpetizioa, Donostiako Anoeta estadioan egingo den altuera jauziko proban. Ez da, hala ere, proba horretan bakarrik arituko, biharko 100m hesietako finalerdian eta osteguneko luzera jauziko proban ere arituko baita. Azkeneko modalidade horretan ikusten du ondoen bere burua Garinek, baina Kronikari azaldu dionez hiru probetara antzeko mailarekin heldu da. ´Ni baino marka hobea duten hamabi bat pertsona daude proba bakoitzean, baina lehenbiziko zortzien artean egoten saiatuko naiz`.
Lesioen ondoren urreak
Urte osoko preparazioa moteldu egin behar izan du Garinek nerbio ziatikoan eta ezkerreko hankean izandako lesioengatik. Hala ere, ez zaio asko nabaritu konpetizioan, orain dela hiru aste Malagan jokatutako Espainiako txapelketetan hiru urrezko domina eta brontzezko bat lortu baitzituen. Gainera, 4×100-eko proban Espainiako errekorra hobetzea lortu zuen, bera baino gazteagoa zen jendeari irabaziz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!