HERNANIK denboraldi aurreko partidua du gaur Euskaldunaren kontra, arratsaldeko 18:00etan Andoainen. Denboraldi aurreko partidu hauek taldearen mailaren ispilu izan litezke eta Hernani nahiko ondo ari da orain artekoan. Taldeko arduradunen hitzetan progresioa nabarmentzen da taldean. Liga irailaren 3an hasiko du Hernanik Arrasateren kontra, baina, baliteke aurretik beste lagun arteko partiduren bat jokatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!