Dublang izan zen palankaririk onena eta Laburu hernaniarra 3garren geratu zen

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 27a, 03:00

PALANKARIEN tiraldia izan zen atzo, Beteranoen munduko txapelketaren barruan. Gero eta gutxiago ikusten den kirola da nahiz eta garai batean afizio haundia izan. Atzoko frogan Fernando Dublang izan zen aurrenekoa, 36,33 metrorekin. Joseba Laburu hernaniarrak aldiz 27,85 metro egin zituen. Ez da dirudien bezain erraza eta atzo sekula ibili gabekoren bat ere animatu zen parte hartzera. Horien artean Raul Calvo izan zen onena, 22, 36 metrorekin. Atzoko tiraldiko sailkapena: 1) Fernando Dublang (36,33m). 2) Bonifacio Allende (28,77m). 3) Joseba Laburu (27,85m). 4) J.R. Gonzalez (26,21m). 5) Raul Calvo Benito (22,36m). 6) J.M: Ballesteros (16,01m). 7)Julio Fernandez (15,14m). Errekorrak: Manuel Clavero:56,39m. 1963an, Bartzelonan. Juan Antonio Iguaran: 52,61m. 1959an, Tolosan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!