Ikusi ahal izan dudanez, egunkari honetako Jasota Bezala atalean, langile baten profesionaltasuna dudan jarri liteke inongo errukirik gabe, esaten dena egia den edo ez preokupatu gabe. Nik uste nuen notiziak kontrastatu egin behar zirela.
Erraz egingo nuke alegatoa zenbat pertsona atenditzen diren egunero Oinarrizko Zerbitzu Sozialetan. Edo zenbati ematen zaien zerbitzua, edo zenbati esaten zaien ezin diegula euren arazoari erantzun, eta abar. Baina, Hernaniko Ongintza Patronatuko Oinarrizko Zerbitzu Sozialak hernaniarrei laguntzeko daude, ahal bezain egokien laguntzeko, baliabideek eta konpetentziak ematen duten neurrian. Horrek ez du esan nahi bezeroak ulertzen duen modukoa izan behar duenik.
Azkenik, berretsi nahi nuke Hernaniko Ongintza Patronatuko langileengan dudan erabateko konfidantza, eta nola ez, Asistenta Sozialengan dudana.
Andoni Amonarraiz
Ongintza Patronatuko Lehendakaria
(*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!