Atzo hasi ziren frogak Antziolan eta gaur ere egun guztian izango dira

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 24a, 03:00

BETERANOENTZAKO Munduko Txapelketa hasi zen atzo eta Antziolan izan ziren frogak egun guztian zehar. Mailu jaurtiketaren txanda izan zen atzokoan eta gizon eta emakume, adin tarte ezberdinetan sailkatuta, izan ziren mailu jaurtitzen zaletuen gozamenerako. Gaur egun guztian zehar izango dira frogak: decatloneko disko jaurtiketa, heptatloneko luzera saltoa eta heptatloneko jabalina jaurtiketan. 35 urtetik hasi eta 75 urtetik gorako atletak izango dira gaur Hernanin. Hernaniarrak ere txapelketan Hernaniarrak ere ari dira mundialean parte hartzen eta Joxe Mari Murua aritu zen asteartean 8.000 metroko krossean. Mundialean parte hartzen hurrengo hernaniarra Evaristo Gonzalez izango da. Bihar, osteguna, pistan 5.000 metro egingo ditu martxan. 60 eta 65 urte arteko kategorian ariko da. Hernanin gaur (Antziolako kirol pistan): 09:00 Disko jaurtiketa. Dec.. (G75+). 10:00 Disko jaurtiketa.Dec. (G70). 11:00 Disko jaurtiketa. Dec. (G65). 12:30 Disko jaurtiketa. Dec. (G35), 13:15 Luzera saltoa. Hep. (E60+) 14:30 Jabalina jaurtiketa. Hep. (E60+) 14:30 Luzera saltoa. Hep. (E50-55) 15:30 Luzera saltoa. Hep. (E45) 15:45 Jabalina jaurtiketa. Hep. (E-50-55) 16:45 Jabalina jaurtiketa. Hep. (E-45) 16:45 Luzera saltoa. Hep. (E-40) 18:00 Jabalina jaurtiketa. Hep. (E-40) 18:15 Luzera saltoa. Hep.(E-35) 19:30 Jabalina jaurtiketa. Hep. (E-35)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!