FESTEK gaur izango dute azken eguna Ergobian. Eguerdiko 12:00etan idi demen bigarren saioa izango da eta Izeta eta Telleriaren idi parea ariko da. Eguerdiko 14:30etan bazkari herrikoia egingo dute eta arratsaldean izango dira pailazoak eta Incansables txaranga. Gauean txaranga eta zezen suzkoak jarriko dute festa eta gauerdian urteroko Ergobiako ikuskizun haundienetakoa izango da: auzotarrek berak egindako antzerkia saioa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!