KIROLDEGIKO kurtso berrirako ikastaroetan izena eman nahi duen edozeinek aukera du egun hauetan. Aerobica, igeriketa, ciclo indoor (spining), gimnasia, karatea eta igeriketan adin ezberdinetako kirolarientzat daude kurtsoak aukeran. Irailean hasten diren ikastaroetan abuztuaren 31 baino lehen eman behar da izena. Urrian hasten diren ikastaroetan, aldiz, irailaren 20ra arte luzatuko da izena emateko epea.
Ikastaro berri bat
Aurten badago ikastaro berri bat, ciclo indoor izenekoa. Bizikleta estatikoa, musika eta monitorearekin gorputza lantzeko ikastaroa da.
Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko kiroldegiko bulegora jo behar da, astelehenetik ostiralera eta goizetik.