ERGOBIN jaietan dira eta egun haundia dute gaur. Idi demak arrakasta haundia du Ergobiko festetan eta gaur eta bihar izango dira, eguerdiko 12:00etan hasita. Aiako Izeta, Lasarteko Telleria, Igeldoko Olasagasti eta Errenteriako Linazen idiak izango dira, zeinek plaza gehiago egin. Gaur bi idi pare eta bihar beste bi ariko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!