Darius Milhaud, Bohuslav Martinu, André Jolivet eta Dmitri Shostakovichen obrak jo zituen bikoteak, atzo Chillida Lekun.
Musika Hamabostaldiaren barruko kontzertua eman zuten atzo Ricardo Sciammarella biolontxelo jole argentinarrak eta Eva Pereda piano jole donostiarrak, Chillida Lekun, Zabalaga baserrian. Bake eta gerrako Akordeak izeneko kontzertuak dira aurten Chillida Lekun ematen ari direnak.
Lau konpositore
Erbestea eta erresistentzia bizi izan zuten lau konpositore famaturen obrak jo zituzten bi musikariek atzo: Darius Milhaud frantziarraren, Bohuslav Martinu txekiarraren, André Jolivet frantziarraren eta Dmitri Shostakovich errusiarraren obrak hain zuzen ere.
Azkena datorren igandean
Chillida Lekuko kontzertuak bukatzeko azkena falta da. Datorren igandean emango du Cadem soka laukoteak. Bake eta Gerrako akordeak izena jarri diote biharko beren lanari eta Pablo Sorozabal, J.M. Usandizaga eta Dmitri Shostakovichen lanak interpretatuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!