Hernaniarrek denboraldi aurrean hainbat partidu jokatu dituzte, horietako batzuk 3garren mailako taldeen kontra. Jon Loranek azaldutakoaren arabera, talde zailekin prestatu dituzte partiduak ´txispa hartzeko eta jokalariak motibatzeko`. Bide horretan partiduak izan dituzte Lagun Onak, Tolosa eta Beasain taldeen kontra. Hiru partiduetan galdu egin badute ere (0-2; 0-1 eta 1-6), taldeak ondo erantzun duela adierazi dio Kronikari Loranek.
Maila beretsuko ekipoekin ari da orain indarrak neurtzen Hernani eta bere mailaren ispilu izan litezke partidu hauek. Larunbatean Trintxerperen kontra 0-1 irabazi zuen, etxetik kanpo. Hurrengo partidua abuztuaren 27an izango dute Euskaldunaren kontra, Andoainen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!