Donostiako Aste Nagusiak gaur esango du agur

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 21a, 03:00

DONOSTIAKO Aste Nagusia gaur bukatuko da, aste guztiko festaren ondoren. Gaur ez da gainerako egunetan adinako egitarau zabalik, baina, izango da non gozatua, goizetik hasi eta iluntzera arte. Su artifizialek emango diote errematea, iluntzeko 22:45etan. Inguruko jaietako egitaraua Donostian, Gaur Goizean IV ARRAI TXIKI EGUNA kaian. Egun osoan ESKULANGINTZA AZOKA Gabiltza eskulangile-taldearen eskutik Vinuesa plazan. 11:00 ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONTZENTRAZIOA Zuloaga plazan eta Alde Zaharrean barrena. 12:00 Getaria-Donostia ´Itsasoko Kayak-Piragüismo de mar` XXVII. Zeharkaldia, Enrique Rubioren Memoriala. Irteera Kontxa badiatik. 12:00 ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONTZENTRAZIOA Boulevardean. 16:00 TENISKO II. FORUM OPEN ABSOLUTUA Mons kiroldegian. 17:30 HAUR PARKE ERRALDOIA puzgarriekin Saguesen. Babeslea: Kutxa. 17:30 ZALDI LASTERKETAK Donostiako Hipodromoan. Eusko Jaurlaritza Saria. 18:30 LOS PASAI fanfarrea Zurriolan. 18:30 TXIMELETA fanfarrea Kontxa pasealekuan. 19:30 IGELDOKO HARRIA. HARRIJASOTZAILEAK Trinitate plazan. 19:30 BARBASTROKO MUSIKA BANDAREN kontzertua Boulevardeko kioskoan. 20:00 Folklore Jaialdia: RAICES NORTEÑAS. Jotak Konstituzio plazan. 22:45 SU ARTIFIZIALEN 42. NAZIOARTEKO LEHIAKETA - JAIALDIA Kontxako badian. PEÑARROJA piroteknia (Castelló).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!