29 urte ditut eta X egoeragatik kalean nago, gaur gertatu zaidanarekin harritzen ez banaiz ere.
Orain dela denbora pixka bat, lagun bat izan nuen egoera berean eta lagundu nion, baina ez nuen imajinatu ere egiten benetan zer sentitzen den. Lagun batek lotarako toki bat utzi dit, baina, egunak aurrera egin ahala, dirurik ez nuenez eta lo gaizki egiten nuenez larrialdietara jo nuen. Emaitza neke haundia eta normal jan izanaren falta izan zen.
Elbarritasunak dituen jendearentzako fabrika batean egiten dut lan (horrekin dena esaten dut) eta soldata ez zait independizatzeko iristen. Asistenta sozialari deitu diot eta nola nagoen zehatz mehatz kontatu arren, adarretatik joan eta bere erantzuna izan da:
- Zure arazoa da, zuk bakarrik konpondu behar duzu.
Nik eta nire egoeran dagoen jende askok zera galdetzen dugu: Zertarako daude? eta nori laguntzen diote?
Bigarren galderaren erantzuna denok badakigula uste dut. Ez dut uste arrazistak garenik, ez gara. Izatea nahi dute!
Ordaindu behar denean ez dute inor ahazten, baina, laguntza eman behar dutenean, erantzuna zera da:
- Zure arazoa da.
Ez dut dirurik nahi, teilatupe bat nahi dut eta jana! gutxienez bultzada txiki bat, baina, badakit nire arazoa dela... eta beste askorena.
Eskerrik asko Koro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!