Kostata, baina Ezkurrak

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 21a, 03:00

35-33 irabazi zion atzo Zeberio IIari eta bere 11garren finala jokatuko du irailaren 3an.

Estu hartu zuen atzo txapeldun haundia Patxi Zeberiok eta Kotetok gogotik izerditu behar izan zuen finalerako txartela lortzeko. Biek, aurrelariak izaki, ez zuten batere asmatu sakearekin eta errestoan eta peloteoan egon zen koxka. Peloteo gogorrak egin zituzten bi pelotariek eta indar eta defentsa izugarria erakutsi zituzten. Partidu erdira arte berdinean joan ziren, baina, Kotetok 5 tantoko aldea lortu zuen, 25-20. Bazirudien alde egingo ziola Zeberiori, baina, elduaindarrak ez zuen etsi eta sorpresa emateko zorian izan zen. Galduaren penaz, baina, gustora zen Zeberio partidu bukaeran, aurreko bi urteetako irudi kaxkarra asko hobetu baitu. Hamaikagarren finala Ezkurra final guztietan izan da buruz buru debutatu zuen ezkero eta aurtengoa 11garrena izango du segidan. Jokatuko 10 finaletatik 8 irabazi ditu. Beste finalaurrekoan jokatuko duten bi pelotariak dira Ezkurrari buruz buru irabaztea lortu duten bakarrak, Eizagirre eta Lizaso. Finalera pasatzen dena pasatzen dela, Ezkurra irtengo da faborito. Finalaurrekoa ostegunean Larunbatean jokatzekoa zen Eizagirre eta Lizasoren arteko finalaurrekoa, baina, enpresak datorren ostegunera aurreratu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!