Asteartean hasi zen txapelketa hernaniarrentzat eta lehen proba hori dotore bete zuen Joxe Mari Muruak. 8.000 metroko krossean 60 urtetik 65 urtera bitartekoetan, 18garren sailkatu zen hernaniarra, 33:22ko denborarekin (60 partaidetik gorako proba izan da). Horrenbestean gustora gelditu zen Murua Kronikari esan dionez, baina, hor abisatzen diote urrezko domina bat baduela!, taldekakoa. Herrialde bakoitzeko lehen hiru korrikarik puntuatzen dute eta Espainiatik hirugarren sartu zen Murua eta Emilio de la Camara eta Fernando Fernandezekin batean lortu du urrezko domina. Bigarren Zelanda Berria eta hirugarren Alemania gelditu dira.
HERNANIARRAK GAUR
Evaristo Gonzalez
Martxan, 5.000 metro pistan (G-60). Goizeko 08:00etan Donostiako miniestadioan
«93 kilotatik 82 kilotara jaitsi naiz baina ez nago puntu-puntuan»
Atletismoan historia haundia duen hernaniar bat ariko da gaur txapelketan, Evaristo Gonzalez. Martxan denbora oso onak egindakoa da, oso gazterik hasi ez bazen ere, baina gaur egun puntu-puntuan ez dagoela aitortu dio Kronikari: ´iaz 93 kilo nituen eta 82ra jaitsi naiz baina gehixeago jaitsi beharko nuke ondo ibiltzeko`. Gainera meniskotik ere ez dabilela ondo dio Gonzalezek. Gauzak horrela, helburu jakinik gabe aterako da 62 urteko hernaniarra, gaurko gorputzaldia ikusi eta horren arabera behartzera.
Puntu-puntuan ez egon arren hemen konpetitzeak ilusioa egiten dio Gonzalezi, eta esfortzu berezia egiteko pronto dago.
Palmares ona
Gaztetan, korrikalari oso ona izana da Evaristo Gonzalez eta jubeniletan Espainiako kross txapeldun, Lasarteko probako irabazle eta 3.000 metroan espainiako errekorra jarritakoa da. Txorkatileko lesio batek utzi arazi zion korrika, eta Hernaniko Urumea atletismo kluba sortu zuen. Entrenatzaile moduan izen haundiko atletak izan ditu bere taldean, eta Euskal Herriko klubik garrantzitsuenetakoa izana da.
Hernanin gaur (Antziolako kirol pistan)
09:00 Mailu jaurtiketa (G55 ).
10:45 Mailu jaurtiketa (G50).
12:45 Mailu jaurtiketa (E80 +).
13:30 Mailu jaurtiketa (E75).
15:00 Mailu jaurtiketa (E70).
16:30 Mailu jaurtiketa (E65).
18:00 Mailu jaurtiketa (E60).
19:30 Mailu jaurtiketa (E55).