Otxotorena ez zen gustora aritu Madrileko ‘Clasica de los puertos’ proban

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 24a, 03:00

xabat Otxotorena ez zen oso gustora aritu Madrilen egin zen ‘Clasica de los puertos’ proban eta azkenean erretiratu egin zen. Txirrindulariak Kronikari azaldu dionez, Portugaleko itzulian eginiko esfortzuaren ondoren ondo errekuperatu gabe iritsi zen Madrilera eta horregatik utzi behar izan zuen proba. Denboraldia bukatzeko gutxi falta zaio Otxotorenari. Bere taldeak Etorkizunaren Tourrean hartuko du parte eta hara joateko esaten ez badiote hilabeteko oporrak hartuko ditu. Gero hasiko da, pixkanaka-pixkanaka hurrengo denboraldirako prestaketa lanetan. Aurten egindako denboraldiarekin gustora dagoela esan dio Kronikari. Hala ere, sufritu ere egin duela aitortu du, eta oraindik ´ikasteko asko` duela dio. Hurrengo denboraldiari begira taldeak gehiago eskatuko diola uste du gainera. Serrano ez zen joan Hasieran han aritzeko intentzioa bazuen ere, Ricardo Serranok ez zuen azkenean parte hartu Madrileko ‘Clasica de los puertos’ proban. Denboraldia bukatu aurretik irailean karrera dezentetan parte hartuko du Serranok. Hernanin bizi den txirrindulariak Kronikari kontatu dionez, Alemaniara joango da itzuli batera eta Frantzian eta Belgikan egingo diren klasiketan ere parte hartuko du. Gutxienez hiru klasikatan arituko da irailean eta beranduenean 18rako bukatuko du denboraldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!