Emanaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, museoko auditorioan. Lau obra interpretatuko dituzte biolontxelo jole argentinarrak eta piano jole donostiarrak. Aurretik, 18:00etan kontzertuaren aurkezpena egingo dute.
MUSIKA Hamabostaldia aurrera dijoa eta aurreko igandeetan bezala gaur ere musika emanaldia izango da Chillida-Leku museoan. Gaurkoan Ricardo Sciammarela piano jole argentinarra eta Eva Pereda piano jole donostiarra izango dira. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan izango da, museoko auditorioan eta aurretik, arratsaldeko 18:00etan, kontzertuaren aurkezpena egingo dute.
Lau obra
gaurko emanaldian
Gaurko kontzertuan lau obra interpretatuko dituzte bi musikariek: Darius Milhauden Sonate, Bohuslav Maritnuren Sonata Nº2, André Joliveten Nocturne eta Dmitri Shostakovichen Sonata OP.40.
Aipatu beharra dago bi musikari hauek Musikenen irakasle direla, Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian.
Elkarrekin lehenago
ere aritutakoak
Pereda eta Sciammarellak elkarrekin grabatu dituzte, IRCO firmarentzat, Kodalyren obrak eta Strauss eta Chopinen sonatak.
Horrez gain Felix Ayo biolin jolearekin batean hirukotea osatzen dute bi musikariek eta asmoa dute Latinoamerikan barrena jira bat egiteko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!