Jubilatu etxeko taberna irail hasieran zabalduko dute

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 20a, 03:00

ONGINTZA Patronatuko Zuzendaritza Batzordea bildu zen joan den ostegunean eta Jubilatu Etxeko taberna eta kontserjeritza adjudikatzea onartu zuen. Andoni Amonarraiz Ongintza Patronatuko Buruak Kronikari esan dionez, taberna irail hasieran jarriko da martxan. Jatetxe bezela, berriz, urri erditik aurrera-edo hasiko da lanetan Goiz Eguzkiko egoitza, zinegotziak Kronikari esandakoaren arabera. Taberna eta kontserjeritza Goiz Eguzki etxeko lanak hartu dituen familiak, kontserjeritza eta garbiketa lanak egin beharko ditu, taberna eta jatetxea eramatearekin batean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!