Datorren astelehenean hasiko da beteranoentzako munduko atletismo txapelketa Donostian, eta Hernanitik kirolari dezentek hartuko dute parte. Aurten gertu tokatu delako edo, ez dute aukera galdu nahi izan herriko kirolariek eta 12 hernaniar izango dira munduko txapelketa hauetan. Parte hartzailerik gehien maratoian izango da, bost hernaniar izango baitira bertan. Aurten ere adinekoena Jose Mari Garin izango da, 80 urtetik 85 urte arteko proban parte hartuko baitu 1.500 metroan. Txapelketak mundu guztiko 6.000 parte hartzaile inguru izango ditu eta Hernaniko kirol pistako frogatan 871 kirolari ariko dira.
Hernanin froga ugari
Txapelketak oinarria Donostian izango badu ere, inguruko zenbait herritan izango dira froga batzuk eta baita Hernanin ere. Asteartetik aurrera mailu, pisu, disko eta jabalina jaurtiketa eta luzera saltoa izango dira Antziolako kirol pistan. Lehen froga asteartean da, 09:00etan, mailu jaurtiketa. Kirol Patronatutik jakitera eman dutenez, ezingo da Antziolako Kirol pista erabili txapelketak irauten duen bitartean.
Kirolariek argazkia
eta boluntarioek bilera
Hernaniko Kronikak argazkia atera nahi du txapelketan parte hartuko duten hernaniar guztiekin. Zita, bihar igandea, 12:30etan, Antziolako kirol pistan. Bestalde, laguntzeko prestatu diren boluntarioekin bilera egingo dute Hernaniko antolatzaileek. Bilera, etzi astelehena, arratsaldeko 19:30etan izango da Antziolako kirol pistako lokaletan.
Hernaniarrak
Maratoian
Idoia Esnaola
Eva Esnaola
Ketxus Garin
Paco Gallego
Josetxo Etxeberria.
1.500, 5.000, 10.000 METROAN
Agustin Barrio
Jose Mari Murua
Jose Mari Garin
MARTXA, 20 km
Fco. Javier Aldabe
Evaristo Gonzalez
SALTO HIRUKOITZEAN
Oskar Garin
ALTUERA, 100 hesiak eta luzera saltoan
Miguel Angel Garin
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!