Lizaso finalera, Eizagirre menderatu eta gero

Kronika - Erredakzioa 2005eko abuztuaren 26a

lIZASO izango da Casino Kursaal buruz buruko txapelketako finalerako sailkatu den bigarren erremontista. Atzoko finalaurrekoan 35 eta 20 irabazi zion Eizagirreri eta irailaren 3ko finala jokatuko du Ezkurraen kontra. Finala beraz iazko txapelketaren errepikapena izango da. Iaz Ezkurrak irabazi zuen txapelketa. Eizagirrek hirugarren eta laugarren posturako partidua jokatuko du Zeberio IIaren kontra. Partidua ostegunean izango da, Galarretan baita ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!