Goizuetako festak gaur bukatuko dira

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 19a, 03:00

Goizuetako festak gaur dute azken eguna, Udalak eta ikastolako tabernak antolatutako sagardo probaketarekin. Gipuzkoako eta Nafarroako sagardogileen sagardoa probatzeko aukera izango da. Horrekin batean, toka txapelketa antolatu dute. Honenbestez izango dute azkena, zazpi eguneko festek. Donostian igandera arte Donostian bete betean dago festa oraindik eta gaur, bihar eta etzikoa gelditzen da oraindik Artillero dale Fuegora baino lehen. Goizuetan, gaur 12:00 Herriko Plazan, Gipuzkoa eta Nafarroako sagardogile onenen partehartzearekin sagardo probaketa eta toka txapelketa. Donostian, Gaur Egun osoan ESKULANGINTZA AZOKA Gabiltza eskulangile-taldearen eskutik Vinuesa plazan. 16:00 STREET BASKET ASTE NAGUSIKO VI. TXAPELKETA Alderdi Ederren, Udaletxe aurrean. 16:00 TENISKO II. FORUM OPEN ABSOLUTUA Mons kiroldegian. 16:30 ASTE NAGUSIKO MIGUEL ANGEL FERNÁNDEZ MEMORIALAREN XI. ARRANTZA LEHIAKETA Urumea ibaian. Izena ematea: Jesus María de Leizaola pasealekuan. 17:00 HONDARTZAKO BOLEIBOL TXAPELKETA Zurriola hondartzan. 17:30 HAUR FESTA, JUGUIMOBILekin, ´Guztientzako jolasak` Sarriegi plazan. 17:30 HAURRENTZAKO KURSAALA. Plastilina eta paper tailerra, Karaoke eta Diskofesta Kursaaleko terrazetan. 17:30 HAURRENTZAKO ESKRIMA Katalunia plazan. 18:30 ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK Kontxa pasealekuan. Irteera Koruko Andra Mariaren Basilikaren ataritik. 18:30 TXIMELETA fanfarrea Kontxa pasealekuan. 18:30 ORIA fanfarrea Zurriola pasealekuan. 19:00 Musika Hamabostaldia. ´Don Quijote` Kursaal Auditorioan. 19:30 GIBANTZAR BANDAren (Gipuzkoako banden biltzarra) emanaldia Boulevardeko kioskoan. 20:00 Folklore Jaialdia: KEMEN Konstituzio plazan. 20:30 HIRI MUSIKA. THE HECKLER QUARTET Haizearen Orrazian. 22:45 SU ARTIFIZIALEN 42. NAZIOARTEKO LEHIAKETA - JAIALDIA Kontxako badian. CABALLER piroteknia – Vicente Caballer (Valentzia). 23:15 ZEZENSUZKOA. Ibilbidea: Hotel de Londres, Askatasunaren Hiribidea, Miramar, Andia, Hernani eta Boulevard. 23:30 JARABE DE PALOren kontzertua Saguesen. 23:30 Hip Hop. HAZE taldearen kontzertua Trinitate plazan. 23:30 Dantzaldia PARADIGMA orkestraren eskutik Zuloaga plazan. 23:30 Musika kubatarra FONOKARETOS taldearen eskutik, Boulevardeko kioskoan. 23:30 Gau Latinoa. CARLOS DE NICARAGUA Y SU FAMILIA taldearen emanaldia Errege Katolikoetan. 23:00 HIRI MUSIKA. MANU DRUM DJ – FUNNY HAHA VISUALS Haizearen Orrazian. 23:30 KURSAAL ESPAZIO IREKIA. CADENA 100 irratiak ´EL PULPO` aurkezten du Urumea terrazan. 00:00 Dantzaldia GAUBELA taldearen eskutik Pasealeku Berrian. 00:00 KURSAAL GOIAN SESSIONS. ´REMEMBER DANZ BY KU` Zurriola terrazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!