Etxerat elkarteak kontzentrazioa deitu du gaur ‘Euskal Presoak Euskal Herrira’ lemarekin

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 19a, 03:00

Etxerat elkarteak kontzentrazioa deitu du gaur, arratsaldeko 20:00etan, Zinkoenean, Euskal Presoak Euskal Herrira lemarekin. Etxerat elkartearen eskaera nagusietako bat da sakabanaketarekin bukatzekoa ´neurri honek giza eskubideak apurtzen dituelako`. Hernaniko Etxeratek azpimarratu du asteburuero 50 hernaniarrek egiten dutela bidaia bere senide edo lagunak bisitatzera, eta istripu arriskua haundia dela nabarmendu du. ´Euskal Herriko 16 senditan pasa da eta hurrengo batean herriko edozein izan liteke, eta ezin dugu onartu inor errepidean hiltzea bere senidea ikusteko bidean`. Etxeratek dei egin die aldarrikapenarekin bat egiten duten hernaniarrei kontzentrazioan parte hartzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!