Ongintza Patronatuko zuzendaritza batzordea bilduko da gaur, eguerdiko 12:00etan eta puntu bakarra izango dute eztabaidarako: Goiz Eguzki jubilatu etxeko taberna eta kontserjeritza adjudikatzea. Azken urteetan behin baino gehiagotan eztabaidatu behar izan duten gaia da, jende dezentek utzi eta hartu baitu Goiz Eguzkiko taberna eta kontserjeritzako martxa.
Lehiaketa irekia deitua dauka Ongintza Patronatuak interesatuak aurkezteko, eta proposamen bat baino gehiago izan ditu. Gaur erabakita geratuko da seguruenera, nori adjudikatu Goiz Eguzkiko taberna eta bestelako lanak eta horrela bada, datozen asteetan irekita egon liteke Goiz Eguzkiko taberna, Jubilatu Etxeko bazkideen pozerako.
Taberna eta garbiketa
Goiz Eguzkiko lanak hartzen dituenak, lan tokiaz gain, etxebizitza ere bertan izango du. Tabernako martxa eraman eta kontserjeritza lanak eta etxeko garbiketa lanak bere gain izango ditu lanak adjudikatzen zaizkionak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!